Antiguako jaien aldeko pilota jaialdia antolatu dute
Antiguatarrek esku pilota jaialdi berezia antolatu dute auzoko jaien alde dirua biltzeko. Larunbatean, 11:00etan, lau t’erdiko honako bi lehiak egongo dira jokoan: Añorgako Urmeneta Antiguako Fernandez II.aren aurka; eta bikoteka, Mikel Goñi eta Igeldoko Goikoetxea, Antiguako Baez II.a eta Eulateren aurka. Sarrerak Dokan, Antiguotarraken, Lagunaken eta Kalaberrin eros daitezke, 6 eurotan. Partidaren egunean, sarrerak 8 eurotan erosteko aukera egongo da.