Mujikaren egoeraren inguruko kezka agertu du alkateak
Bihar eguerdian Bulebarrean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die herritarrei
Frantziako Poliziak aginduta, Julen Mujika atxilotu zuten herenegun Donibane Garazin. 2009an Frantzian atzemandako zulo batekin lotura izatea egozten dio Laurence Levert Parisko epaileak. Juan Karlos Izagirre alkateari «ulertezina» deritzo «ETAren erabaki historikoaren ondotik iraganeko formulekin jarraitzea».
Mujikaren egoeraren inguruko kezka agertu du Izagirrek. Gobernuko kideek biharko deitutako baraualdia egingo dutela aditzera eman du, eta, 12:00etan, Bulebarrean, euskal presoen eskubideen alde egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die herritarrei.

