Biarritz Balletaren entsegurako gonbidapenak
Malandain Biarritz Balletak Lucifer, ‘Amor Brujo, Bolero’ ikuskizuna aurkeztuko du Viktoria Eugenia Antzokian larunbat eta igandean. Gaur entsegu irekia eskainiko dute 19:30ean, eta gonbidapenak eskuragarri daude leihatillan. Goizean, 13:30ak arte, eta arratsaldean 17:00etatik 20:00etara hartu ahal izango dira. Larunbat eta igandeko emanaldietan, entseguaren sarrera leihatilan erakutsiz gero, %25eko deskontua izango dute ikusleek.