Gaur arratsaldean jasoko du Bageraren 'Mintzalaguna' programak Abbadia saria
BERRIA Telebistak zuzenean eskainiko du Gipuzkoako Aldundiaren ekitaldia, 19:00etatik aurrera.
Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur emango du aurtengo Antton Abbadia saria, 19:00etatik aurrera Donostian, Diputazioaren egoitzan. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen Mintzalaguna ekimena izango da sariduna. Aldunditik Martin Garitano ahaldun nagusiak eta Zigor Etxeberua Euskara zuzendariak hartuko dute parte ekitaldian. Euskararen normalizazioaren eta erabileraren aldeko lana aitortzen du Aldundiak.
Joxerra Garzia Garmendia irakasle eta euskaltzalea izan zen azken irabazlea, euskararen normalizazioaren alde publizitatearen edota hedabideen arloetan egindako lanagatik. Aurrekoa, Imanol Urbieta musikaria. BERRIA Telebistak zuzenean eskainiko du gaurko ekitaldia.