Kalte handirik ez
Atzo itsasoak eta haizeak gogor astindu bazuten ere, ez zuten kalte larririk sortu. Mareak goia jo zuenean olatuak Kursaaleko zubi gainetik pasatzen ziren. Pasealeku Berrian errepidetik hamabost metroko gora igo ziren olatuak izan ziren. Bost zauritu izan ziren Donostian. DYAk Oteizaren eskulturaren ondoan olatuak begiratzen ari zen gizon bat artatu zuen, hanka hautsi baitzuen. Anbulantzia batek Ospitalera eraman zuen.Beste gizon batek txorkatila bihurtu zuen olatu bat saihesten saiatu zenean.Txillida pasealekuan arrantzan ari zen gizon bat ere zauriak izan zituen.
Hainbat surflari hondartzara jaitsi eta uretan sartu ziren, baita Urumean ere bai. Axi Muniain surflari profesionalak 8 metroko olatuen gainean ibili zen Igeldon, Agitiko arroketan.