Sagardotegi batean egingo dute hurrengo Homeless Festivala
Igeldoko jolas parkean izan zen lehen kontzertua eta Aquariumeko auditorioa ondoren. Oraingoan sagardotegi batean egingo dute Homeless Festival jaialdiaren hurrengo kontzertua; Astigarragako Petritegi sagardotegian. Urtarrilaren 7an elkartuko dira bertan musika zaleak, kupel artean. Eta nork joko du bertan? The Pains of Being Pure at Heart taldeak. Jazzaldian, Zurriolako hondartzan izan dira, besteak beste.
Sarrerak salgai daude jada Ginmusicabarrabarra.eu gunean. Kontzertura joan eta afaria dastatzeko sarrerak 25 eurotan daude salgai. Bertara joateko autobusa behar dutenek 30 euroko sarrera eskura dezakete.