Urrezko Danborra Behobia-Donostia lasterketarentzat
Urtetik urtera hazten ari den lasterketa herrikoiak eskuratuko du saria urtarrilaren 20an
Eragile pribatuek eta alderdi politikoen ordezkariek bat egin zuten atzo Behobia-Donostia lasterketa Urrezko Danborrarekin saritzeko. Lasterketak 48 ekitaldi egin ditu aurten. Fortuna kirol elkarteak antolatzen du proba, eta haren presidenteak, Enrique Cifuentesek, jasoko du saria.