Elkarretaratzea deitu dute loiolatarrek
Loiolan larunbatean izandako gertakaria dela eta, Loiolako Auzo Elkarteak eta Donostiako Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako, 19:00etan, auzoan bertan. Izan ere, gizonezko bat bere bikote ohiaren etxera joan zen larunbatean, eta eskopetarekin tiroak botatzen hasi zen. Emakumeak Ertzaintzari deitu zion, zauritu egin zen, eta tiroetako batek ertzain bat ere zauritu zuen. “Gertatutakoaren aurrean auzo irakurketa hausnarketa azaldu nahi dugu, halakorik berriro gertatu ez dadin. Era berean, emakume zaurituaren eta laguntzera joan zen ertzaintzaren sendatzea azkarra izatea espero dugu”, diote auzo elkartekoak.
