Maialen Lujanbio izango da 'Bertsolaria bere bakardadean' saioko protagonista, Dokan
‘Bertsolaria bere bakardadean’ ekimenaren beste saio bat eskainiko dute Dokan, ostiralean. “Bertsolari bat eta gaijartzaile bat, parez pare eta elkarrekin. Ez da ohiko bertso saio bat izango, ezin da ohiko saio bat izan. Saiook, izango dute esperimentutik, laboratoriotik… Doka izango da proba leku”, dio ekimenaren aurkezpenak. Ostiralekoa Dokako laugarren saioa izango da, Maialen Lujanbio bertsolaria eta Josu Goikoetxea jai jartzailea izango dira protagonistak.
