Sekuoien lekualdatzea bideo batean bildu du udalak
Joan den astean, udalaren ekimenez, Peñaflorida institutuan zeuden balio ekologiko handiko hiru sekuoiak lekuz aldatu zituzten, beren biziraupena bermatzeko helburuarekin. Hiru zuhaitz horien leku aldaketa “teknikoki ikusgarria” izan dela deritzo udalak; eta herritarrei prozesua erakusteko asmoarekin, bideo batean jaso du guztia. Bertan, Nora Galparsoro zinegotzia hainbat zehaztasun ematen ikus daiteke.
