Adelekek Lagun Aro GBC utziko du
Kenny Adelekek Lagun Aro GBCko jokalaria izateari utziko dio. Klubak jakinarazi duenez, jokalariak berak eskatu du taldea uztea, arrazoi pertsonalengatik. Momentu honetan kluba eta jokalaria bere kontratuaren mozketa negoziatzen ari dira.