Aldundiak ezezkoa eman dio Donostialdeko metroari
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, diputatuen kontseiluak Donostialdeko metroa diruz ez laguntzea erabaki du. Hiru arrazoi nagusi eman ditu: Eusko Jaurlaritzaren konpetentzien barnean dagoela, krisi ekonomikoa dela eta aldundiak ezin dituela 350 milioi euro inbertitu, eta Urola Kosta eta Debagoiena inguruetako garraio publikoa hobetu behar dela.
Albistea ezagutu ondoren, Eusko Jaurlaritzako sailburuorde Ernesto Gascok agerraldia egin du. Adierazi duenez, Gipuzkoarentzat eta Donostialdearentzat erabaki “oso txara” da; baina, hala ere, jada hasiak diren lanei eutsi eta hauekin aurrera egingo dutela esan du.