Ikuskizun solidarioa, Viktoria Eugenia Antzokian
Adin askotariko 200 artista baino gehiagok parte hartuko dute gaur Udalaren Musika eta Dantza Eskolak hamabigarren urtez egingo duen ikuskizun solidarioan. Sarrerek 7,5 euro balio dute, eta bildutako dirua, Alboan Fundazioak bilduko du. Hala, giza eskubideen alde Venezuelan gauzatzen dituen proiektuetara bideratuko dute.