Paul San Martinek disko berria aurkeztuko du
Stay Blues taldearekin hasi zen Paul San Martin donostiarra blues, jazz eta bestelako doinu beltzak lantzen. 1997tik jaialdiz jaialdi eta tabernaz taberna aritu da taldearekin emanaldiak eskaintzen. Stay Blues izeneko diskoa ere kaleratu zuten, Gaztelupeko Hotsak disketxearekin, 2007an. Orain San Martinek bakarkako bidea hasi du, Tracks izeneko lanarekin. Hala, pianoa jotzeaz gain, abestu ere egiten du. Bere lana aurkezteko, zuzenean arituko da Altxerrin, asteazkenean, 21:30ean. Ondoren, Travellin´ Brothers seikote bizkaitarrak eskainiko du kontzertua.