Homeless Festival jaialdirako sarrerak agortu egin dira
Astigarragako Petritegi sagardotegia izango da hurrengo Homeless Festival jaialdiaren geltokia. ‘Kontzertu bereziak, ezohiko lekuetan’ leloari eutsiz, kupela artean joko du The Pains of Being Pure at Heart taldeak. Kontzertu eta afaria hurrengo urtarrilaren 7an izango da. Gaur goizean agortu dira azken sarrerak.