Bost metroko olatuak iragarri dituzte
Herrizango Sailak abisu horia aktibatu du gaurko, 12:00etatik 00:00etara. Olatuen altuera igotzen joateko probabilitatea handia da, 2-3 metrotik hasita, 4 eta 5 metrora heldu arte. Eguraldiari dagokionez, berriz, egunak euritan eta haize zakarrarekin hasi badu ere, arratsalde partean baretu egingo du.
Bihar ere abisu horia aktibatuta mantenduko du, 00:00ak arte. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.
