Esklerosi Anizkoitzaren Alde Saskiratu Ezazu kanpaina aurkeztu dute
Gorka Ramonedak, Gipuzkoa Basketeko presidenteak, eta Maria Luisa Ustarrozek, ADEMGI Elkarteko presidenteak, esklerosi anizkoitzaren gaixotasunaren inguruko elkartasun kanpaina aurkeztu dute Esklerosi Anizkoitzaren Alde Saskiratu Ezazu lelopean.
Bihar Lagun Aro GBCk Cajasol Banca Civicaren aurka jokatuko duen partidan (20:00) saskibaloi taldearen merchandising produktuak zozkatuko dituzte Illunben. Adegmi Elkartearen aldeko txartela euro baten truke eskuratu ahal izango dira, eta saskibaloi jokalariek sinatutako elastiko bat zozkatuko dute, besteak beste.

