Itsasoz iritsiko dira Errege Magoak
Kabalgata 18:00etan abiatuko da Ijentea kaletik eta Erdialdeko kaleetan zehar ibiliko da: Hernani, Andia, Miramar, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza, Legazpi eta Bulebarra. Guztira mila kilo goxoki banatuko dituzte. Diabetikoak diren haurrek udal batzarren aretoaren harreran izango dituzte goxokiak.
