
Urtarrila eta otsaila bitartean itxita egongo da Londres hotela. Eraikinaren eraberritze plana abian jarri dute, eta bi fasetan egingo dute. Bi hilabete hauetan egungo araudi berrietara egokituko dituzte segurtasun neurriak eta beste hainbat zerbitzu. Bigarren fasea 2013ko urtarrilean hasiko da.