Suhiltzaileak Kolon pasealekuan ari dira lanean
Suhiltzaileak Kolon pasealekuan ari dira mantentze lanak egiten. Bertako etxeen aurrealdea egoera txarrean dago, eta erortzeko arriskuan dauden harrizko piezak aztertzen eta zaintzen ari dira. Besteak beste, 100 kiloko pieza bat aurkitu dute, eta segurtasun neurriak hartzen ari dira hura erortzeko arriskurik ez egoteko.

