Aitor Sarriegi eta Unai Elizasu izango dira hurrengo Bertsolaria Bere Bakardadean saioan
Bertsolari bat, Aitor Sarriegi; eta gai-jartzaile bat, Unai Elizasu. Biak ala biak parez pare eta elkarrekin ariko dira Bertsolaria Bere Bakardadean ekimenaren hurrengo emanaldian. Dokan, bihar osteguna egingo dute, 20:00etan. Sarrerak 5 eurotan daude salgai.