Alerta horia itsaso eta olatu handiengatik
Gaur eta bihar oraindik ere itsaso handia eta olatu handiengatik alerta horia indarrean dauka Eusko Jaurlaritzako larrialdi zuzendaritzak. Atzo Zurriolako espigoian bi haur zauritu ziren, olatu handi batek harrapatuta. Eguerdian, ordu batean izango da itsas gora.