Artemio Zarco abokatua hil da
Abokatu eta idazle donostiarra atzo zendu zen. Artemio Zarco 1930ean jaio zen. Zazpi urterekin Durangoko bonbardaketa sufritu zuen. Bere aita, anarkista, frankisten aurkako borrokan hil zen.
Zarcoren familia Bordelera joan zen, erbestera. Kontzentrazio esparru batean preso hartu zituzten. 1939. urtean nazien okupaziotik ihesi Donostiara itzuli ziren. Zuzenbidean lizentziatua, 1954. urtean hasi zen abokatu gisa lanean. Francoren aurkako presoak defendatu zituen.1970. urtean Burgosko prozesuan parte hartu zuen abokatuen artean izan zen, eta Antxon Karrera defendatu zuen.
Juan Kruz Unzurrunzagarekin batera Altxerri galeria ireki zuen. Guztira zortzi liburu idatzi zituen: “De fusilamientos y clerigos al modo rabelesiano” (1978), “A la mayor gloria de Dios” (1983), “Doña Leona y sus abogados” (1991), “Los regocijos de la carne” (1991), “Cuentos orientales y cronicas occidentales” (2000), “Odiaras a tu enemigo” (2001), “Satiricon” (2005) eta “Ese final que os acecha” (2007).