Neguan txori guztiak ez dira Afrikara joaten
Kepa Sarasola uliatarrak bere etxeko balkoira gerturatu diren txorien argazkiak bidali ditu Irutxuloko Hitzara. “Neguan ere hegaztirik badago Uliako etxe inguruetan ogi apur batzuk jarrita ordubetean kolore askotako bisitariak etorri zaizkigu balkoira. Batzuk ezagutzen ditugu: Kaskabeltza, hormatxoria (edo txolarrea), txantxangorria, …baina zein da lerrourdindun txori handi hori, xoxo handi bat? zuek edo zuen lagun ornitologoak jakingo du? Argi dago, txori guztiak ez dira joaten Afrikara neguan!”.