Ezkerrean, Maria Eugenia Momediano; eskuinean, Nere Alustiza. Neskatoak goitik-behera: Nastya Mostova; Maria Woba eta Maryna Yurchenko ukrainarrak. Laugarrena (behe-behekoa), Olaia Cisneros, Alustizaren iloba. (Argazkia: Maitane Aldanondo)
Joan den urtean 25 urte bete ziren Txernobylgo (Ukraina) ezbehar nuklearra gertatu zenetik. Orain arte, hainbat euskal familik udan egin izan diete harrera Txernobylgo haurrei. Mende laurdenaren urtemugaren harira, ordea, lehenengoz, haur talde batek Eguberriak EAEn igaro ditu. Hemengo ospakizunak ezagutzeko aukera izan duten 62 gaztetxo horien artean daude Nastya Mostova; Maria Woba eta Maryna Yurchenko. Woba eta Yurchenko Maria Eugenia Momediano eta Nere Alustiza amaratarren etxean egongo dira, hurrenez hurren, hilaren 14a arte. Egunotan, Santo Tomas azokan murgildu, Olentzero ezagutu, jaiotza jarri… uda askotan bizitoki izan duten tokian guzti horiek ezagutu dituzte.