Donostiako Piratek egitarau berezia antolatuko dute hamargarren urtemugaren harira
2002. urtean hasi ziren lanean Donostiako Piratak. Harrez gero jai herrikoien aldeko hamaika ekimen jarri dituzte abian, Aste Nagusiko Abordaia, besteak beste. Hamargarren urtemuga ospatzeko egitarau berezia antolatuko dute, eta Piraten lehen biltzarra ere egingo dute. Ostegunean emango dute programaren berri, prentsa aurrean.