Merienda osasuntsuak berreskuratzeko kanpaina abian jarri dute
‘Zure motxilan… Egunero bokata berria’ lelopean haurrentzako kanpaina berria abiatu dute udalak eta hiriko hainbat eragilek. Haurren gizentasuna hirukoiztu egin da azken hamabost urteotan, eta kanpaina honen bidez ohitura ekonomikoagoak eta osasuntsuagoak berreskuratu nahi dituzte. Merienda edo askari gisa fruta eta bokata berreskuratu nahi dituzte.
Hiriko ikastetxeetan ekingo diote kanpainari. Urtarrilaren 17an hasiko dira Katalina Erauso ikastetxean, eta ikasturte osoan zehar iraungo du kanpainak.