Ustez lapurtutako haurraren deshilobiratzeak zalantza gehiago piztu ditu
Lapurtutako haurren auziaren harira, ustez 1977an jaiotako haur baten gorpua atera zuten atzo Polloeko hobi batetik. Mercedes Ocariz 1977an erditu zen Martin Santos klinikan (egungo Quiron), eta iazko apirilean salaketa jarri zuen, bere haur jaioberriaren desagerketa dela-eta. Kasuaren ardura duen epaileak berak eman zuen gorpua hobitik ateratzeko baimena. Ocarizen sendia DNA frogen zain dago. Hainbat hedabidek plazaratu dutenez, ordea, hobian “hautsa eta errautsak besterik ez zegoen”. SOS Ume Lapurtuak Euskadi elkarteak zuhurtzia eskatu du, eta DNA frogen emaitzaren berri izateko bi hilabete itxaron beharko dutela.