Jose Luis Alvarez Enparantza, 'Txillardegi', hil da
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi politikari, hizkuntzalari, idazle eta IRUTXULOKO HITZAko kolaboratzailea larunbata goizean hil da. 1927ko irailaren 27an jaiotako antiguatarra ekarri handia eginda zendu da, hainbat arlotan egin baitzuen lan.
Politikagintzan, ETAren sortzaileetako bat izan zen eta Altsasuko mahaiaren, Herri Batasunaren eta Aralarren sorreran ere parte hartu zuen. Azken urteetan berriro Batasunaren ingurura etorri zen.
Euskara munduan, Euskara batuaren sorreran ezinbestekoa izan zen, Krutwig eta Mitxelenearekin batera, bera izan baitzen bultzatzaile nagusienetakoa. Euskaltzain urgazle zen 1957tik, eta Euskaltzaindiko Ahoskera Batzordeko kide zen, 1993an batzorde hori sortu zenetik.
Azkenik, literaturan, Leturiaren egunkari ezkutua bere eleberria euskal nobelagintza modernoaren abiapuntu izan zen. Hona hemen bere bibliografia oparoa:
Nobela
Leturiaren egunkari ezkutua (1957, Euskaltzaindia). Berrargitalpenak: Leopoldo Zugaza (1977) eta Elkar (1983).
Elsa Scheelen (1969, Lur). Berrargitalpena: Elkar (1978).
Peru Leartzako (1960, Itxaropena). Berrargitalpena: Elkar (1979)
Haizeaz bestaldetik (1979, Egilea editore). Berrargitalpena: Elkar (1988).
Exkixu (1988, Elkar)
Putzu (1999, Elkar)
Labartzari agur (2005, Elkar)
Narrazioa
Kosmodromo (1984, Haranburu)
Saiakera
Huntaz eta hartaz (1965, Goiztiri). Berrargitalpena: Elkar (1983)
Hizkuntza eta pentsakera (1972, Gero-Mensajero)
Sustrai bila. Zenbait euskal koropilo (1970, Irakur Saila)
Euskal Herritik erdal herrietara (1978, egilea editore)
Euskal gramatika (1978, UEU)
Euskal kulturaren zapalketa 1956-1981 (1984, Elkar)
Soziolinguistika matematikoa (1994, UEU): Xabier Isasirekin elkarlanean
Euskal Herria helburu (1994, Txalaparta)
Lingua Navarrorum (1996, Orain)
Euskararen aldeko borrokan (2004, Elkar)
Hizkuntzalaritza
Euskara batua zertan den (1974, Jakin)
Oinarri bila (1977, egilea editore)
Euskal Gramatika (1978, Ediciones Vascas)
Euskal fonologia (1980, egilea editore)
Euskal dialektologia (1983, egilea editore)
Euskal azentuaz (1984, Elkar)
Elebidun gizartearen azterketa matematikoa (1984, UEU)
Autobiografia
Gertakarien lekuko (1985, Haranburu)
Historia
Antigua 1900 (1991, Kutxa)
Santa Klara, gure uharte ezezaguna (2004, Kutxa)