"Antiguatar gelditu naiz sentimenduz"
Parte Zaharrean bizi zen Txillardegi, baina antiguatarra izan zen, eta “antiguatar gelditu naiz sentimenduz”, esan ohi zuen. Hain zuzen ere, ‘Antigua 1900’ liburua idatzi zuen auzoko oroitzapenekin, eta baita Santa Klara irlari buruzko bat ere: “Ez da Antigua baina bertan dago, Tenisetik ikusita oso gertu dago”.