Urtarrilaren 29an omenaldia egingo diote Txillardegiri
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi politikari, hizkuntzalari eta idazlea (1929-2012) larunbat eguerdian hil zen. Atzo erraustu zuten gorpua, Errekaldeko beilategian. Larunbata eta igandea bitartean politikako eta euskalgintzako hainbat ordezkari joan dira azken agurra ematera: Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, Jose Austin Arrieta idazlea, Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editorea, Koldo Izagirre idazlea eta Ramon Agirre aktorea, besteren artean. Urtarrilaren 29an Donostiako Kursaalean omenaldia egingo diola iragarri du ezker abertzaleak.