Euria egingo du San Sebastian egunean
Gaur gauerdirako euri arina iragarri dute. Zeru gainean hodeiak izango dira nagusi eta tarteka tarteka egingo du euria. Bihar ere euria egingo du, indarrez gainera, bereziki eguerdi partean. Zaparrada mardulen bat ere bota dezake. Itsasaldeko haizea ere zakar ibiliko da, goiz partean tarteka ufada gogorrekin joko du.