Groseko Zurriola Ikastolak Ramon Labaien omendu du, besteak beste, bertako danborradari emandako laguntza eskertzeko.

Omenaldia jaso ondoren ohorezko tokian ikusi du Ramon Labaienek Zurriola Ikastolako danborrada. (Argazkia: Mikel Goñi)
Esker ona eta “Zumalakarregi bezala” sentiarazi duen txapel gorria eman dizkiote Donostiako alkate ohiari. Labaien, Zurriolako hiru ikasle ohien aita izanik ohore handitzat hartu du omenaldia eta eskolaren jolastokian egin duten danborrada pribilegiozko tokian ikusi du.
IRUTXULOKO HITZA-ri egindako adierazpenetan Labaienek “erritmoaren zentzurik ez” izatea aitortu du, eta gaineratu du ez dutela “inoiz danborrero bezala onartu”. Hala ere, danborradarekin duen harremana ez da nola nahikoa. Alkate ohiak berak aukeratzen lagundu die hiriko eskola askori beren uniformeak aukeratzen, tartean Zurriola Ikastolari. Kasu honetan, 1745ean Zuberoako Euskal Boluntarioen soldaduen uniformea proposatu zion Zurriola Ikastolari. “Euskaldunek osatutako unitate militarra zen, denak zuberotarrak edo behe nafarrak”.