Alderdi Ederrek igandea arte itxaron beharko du
Haur Danborrada bertan behera utzi dute, euria dela-eta. Eguraldiak lagunduz gero, igandean egingo dute desfilea, 12:00etatik abiatuta. Alderdi Eder, horrenbestez, hutsik dago San Sebastian eguneko goizean, haurrez gainezka egon behar zuenean. Euriak gaztetxoen festa zapuztu du gaurkoz.
