Donostiako Aquariuma, munduko akuario ikusgarrienen artean
‘Mucho Viaje’ bidaia aldizkariak haurrekin eta familian joateko munduko hamar akuario ikusgarrienen zerrenda osatu du. Donostiako Aquariuma sartu dute zerrenda honetan. Argitalpenak aitzindaritzat jo du, 1928an inauguratu, eta “Espainiako estatuan natur zientzietako lehen museoa izan zelako”. Euskal itsas ondareari eskainitako museoa ezagutzeko gonbidapena luzatu du aldizkariak, eta balearen arrantzaren tradizioa nabarmendu du.
