Kordobak Donostia 2016 hautagaitzaren aurka jarritako errekurtsoan eskumenik ez duela adierazi du Auzitegi Nazionalak
Kordobako Udalak Auzitegi Gorenera jo beharko du Donostia 2016 hautagaitzaren aurka abian jarritako prozedurarekin aurrera jarraitu nahi badu.
Donostiako Udaleko udalbatza osoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Donostiako Udala Espainiako Auzitegi Nazionalean agertzea adostu zuten iaz. Izan ere, Jose Antonio Nieto Kordobako alkateak Donostia 2016ko Europako kultur hiriburu izendatzeko prozeduraren aurka errekurtsoa jarri zuen. Orain, ordea, Auzitegi Nazionalak eskumenik ez duela adierazi du, eta beraz, Kordobak Donostiaren aurkako errekurtsoarekin aurrera egin nahi badu, Auzitegi Gorenera jo beharko du.
