Udal langileen protesta
ELA sindikatuak deituta, 30 bat udal langilek protesta egin dute, gaur goizean, udaletxe aurrean. ELAko ordezkari Yakoba Urteagak adierazi duenez, lau dira aldarrikapen nagusiak: lan baldintza kaskarrekin amaitzea, azpikontratazioari mugak jartzea eta soldatak igotzea. Udal gobernuak «langile batzuei bakarrik» KPIa igotzeko asmoa duela kexu da.

