Hurrengo Olatu Talka prestatzeko proposamenak jasoko ditu Donostia 2016 Bulegoak
2010eko ekainean nazioarteko epaimahaiak Donostia Europako Kultur Hiriburu izendatu zuen, eta onostia 2016 bulegoan proiektu irabazlea aurrera eramateko lanean ari dira. Olatu Talka jaialdia jendeari proiektuaren atzean dauden balioak helarazteko baliatuko dutela adierazi du Igor Otxoa Donostia 2016 Hiriburutzaren proiektu zuzendariak. Jendearen proposamenak hiriburutzaren balioen inguruan giltzatuko dira, eta beraz, jarduerak eraldatzaileak, ekontzienteak, geopoetikoak, esperimentalak, kooperatiboak, herrikoiak, sarean egindakoak eta ‘zuk zeuk eginak’ izango dira. Zortzi bali horiek guztiak uztartuko dituzte.
Donostiako hirigunetik haratago iritsi nahi dute: auzoetara, herrietara, probintzietara eta haratago ere bai. Jarduerak programa bera ere beste herrietara zabalduko da.
Olatu Talka herritarren proposamenekin osatuko dute, eta jada, zabalik da ideiak bidaltzeko epea. Otsailaren 29a arte bidali ahal izango dira proposamenak Olatutalka.eu webgunean, eta Goikoa jauregiko 2016 bulegoan.