Cementos Rezolako langileek lanuztea egin dute
Añorgako Cementos Rezola fabrikako langileak lanuztea egiten ari dira, bigarren astez. FYM enpresak hitzarmena betetzen ez duela salatzeko 12:00etan hasi dute bi orduko ekintza. Fabrikaren atarian ordubeteko elkarretaratzea egin ondoren, N-1 errepidea moztu, eta manifestazioa egiten hasi dira, Añorga Txiki eta Errekalde artean. Langileen batzordeko kide Aitor Sarriegi añorgatarrarekin hitz egin du Irutxuloko Hitzak, eta biharko egunkarian azalduko ditu lan gatazkaren nondik-norakoak.