Donostia 2016ko kideak izango dira kaldereroetako erregina eta damak
Hungariako kaldereroak larunbatean helduko dira hirira. Parte Zaharrean, konpartsa tradizionala 22:00etan abiatuko da Fermin Kalbeton kaletik. Aurten, Donostia 2016 bulegoko langileak izango dira erregina eta damak.
Igandean, Iñude eta Artzaien konpartsaren txanda izango da. Kresalakoak eguerdian aterako dira Euskal Herria kaletik. Pertsonaia berriak dituztela aurreratu dute.