Egiako buru osasunerako zentroa inauguratu dute
Bidebieta, Altza, Gros, Intxaurrondo eta Egiako gaixoak artatuko dituzte Tejeria kaleko osasun etxe berrian
Duela gutxi arte, buruko gaitza duten gaixoek Groseko buru osasunerako zentrora eta osasun etxera joan behar izan dute. 2008an zerbitzua hobetzea lortu zuten, Amarako anbulategi zaharra buru osasunerako zentro bihurtu zuten-eta. Orain, ordea, egiatarrek auzoan bertan izango dute zentroa. Egian, Amaran bezala, Tejeria kaleko anbulategi zaharra buru osasunerako zentro bihurtu dute.
Intxaurrondo, Bidebieta, Altza eta Groseko gaixoak ere artatuko dituzte bertan. «Zaila izan da zentro berri hauek sortzea; badirudi soilik oinarrizko arreta zerbitzuaren alde egiten dugula. Hobekuntza hauek buruko gaitza duten gaixoen arreta duindu egiten du», azaldu zuen, atzo, Gipuzkoako Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko zuzendari Alvaro Iruinek.