Giza Eskubideen X. Zinemaldiaren Gazte Epaimahaian izena emateko epea zabalik da
Hurrengo apirilaren 20a eta 27a bitartean Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldia egingo dute. Gazte
Epaimahaian izena emateko epea zabalik da jada. Datorren martxoaren 18ra arte 18 eta 30 urte bitarteko gazteek izena emateko aukera izango dute. Haien esku izango da Nazioarteko Film Laburrik onena erabakitzea. Gainera, EHU-ko kredituak lortzeko eta zinemaldiko pelikula eta jarduera guztietan parte hartzeko aukera izango dute epaimahaikideek.