Autobus geltokia Atotxan egiteko lanak berehala hasteko mozioa onartu dute
PSEk autobus geltokia Atotxan egiten hasteko mozioa aurkeztu du batzarrean, eta aurrera egin du. Bilduk izan ezik, beste alderdiek PSEren mozioaren aldeko botoa eman dute. Irailean autobus geltokia egiteko lanak hasteko eskatu du PSEko Ernesto Gascok: “Autobus geltokia orain. Ez egin azterketa gehiago, lanak has daitezela ja”, jarraitu du Gascok.