Ulia-Jaizkibelgo itsas eremua babesteko eskatu du Aldundiak
Diputatu kontseiluak Berrikuntza, Turismo eta Landa Garapen departamentuak eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu departamentuak landutako proposamena onartu du gaur. Gipuzkoako itsas erreserbaren aldeko adierazpen instituzionalaren alde egin du. Ulia-Jaizkibel babesgune bereziaren aurreko itsas eremua babesteko, Natura 2000 Sarean sartzeko eskaera egin du kontseiluak; 13.000 hektarea itsas erreserba bihurtzeko ere eskatu du. Gainera, Lapurdi eta Gipuzkoaren artean 300 kilometro koadroko itsas korridorea sortzearen aldeko jarrera agertu du aldundiak, “babestutako itsas eremuak elkar konektatuta egon daitezen”.
Orain arte, itsas eremuari dagokionez, Deba eta Zumaia arteko eremua baino ez dago babestuta. Ikerketa askok nabarmendu due Ulia-Jaizkibelgo bioaniztasunaren garrantzia.