Zubietako erraustegiak «oinarri juridikorik» ez duela nabarmendu dute
Txingudi Mankomunitatea Gipuzkoako Hondakinen Partzuergotik kanpo utzi du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta horrekin batera hainbat erabaki balio gabe utzi ditu; Txingudiren parte hartzearekin Partzuergoak hartutako erabakiak, hain justu. Zubietako erraustegia eraikitzeko erabakia, esaterako, Txingudiren aldeko botoekin adostu zuten. Hori dela-eta, ohar baten bitartez, Usurbilgo Udalak nabarmendu du «beste arrazoi bat» dagoela orain erraustegiaren egitasmoa bazterrean uzteko; proiektuak «oinarri juridikorik» ez duela, alegia.