Afaria, marrazoak lagun
Donostia Turismok bisitariak erakartzeko proposamena du otsailerako. San Valentin eguna amu gisa hartuta, bikoteentzako plan berezia prestatu dute otsailaren 10-12 bitarteko astebururako. Turistentzat ez ezik bertakoek ere izango dute ihesaldi hortaz gozatzeko aukera.
Bokadok Aquariumeko txoko bereziren batean eskainiko duen afaria da bikoteari egin dakiokeen oparia, 50 euroren truke. Turistek, bi gaueko ostatua eta gosaria barne, 150 eurotik aurrera ordaindu beharko dute.
Donostia Turismok beste hiru ihesaldi erromantiko ditu urte osoan zehar bikoteentzat prest.


