Hotz handia egiten jarraituko du
Donostia 2 gradu zeropetik esnatu da. Gaur elur oso gutxi egitea espero da, eta eguraldiak hobera egingo duela iragarri du Euskalmetek, baina hotz handia egingo du. 3 eta 4 gradu zeropetik egongo dira termometroak. Larunbat goizean izotz galanta botako du. Igandean tenperatura apur bat igoko da. Halere, euria egingo du, eta elur moduan egingo du.