Oporraldietan umeak etxean ez geratzeko jarduerak antolatzea nahi du PPk
Aste Santua, Gabonak edota uda iritsi eta umeekin zer egin izaten da guraso askoren buruhauste nagusia. Udalak gurasoak laguntzeko bitartekoak jar ditzakeela uste du PPk. Oporraldietan ikastetxeak zabaldu eta jarduerak antolatzea proposatu du Iñigo Arcauz PPko zinegotziak. Garai horietan itxita dauden eraikinei erabilpena eman eta lan sortzeko modua izan daitekeela esan du.
Jarduerarik antolatu gabe, udalak eraikinok aisi taldeen esku utz ditzakeela proposatu du PPko zinegotziak, halaber.