Patxi Barcok Sabino Aranari buruz egindako filma laster estreinatuko dute Euskal Telebistan
Asier Ormaza aktorea sartu da Sabino Aranaren pertsonaiaren larruan.
Patxi Barco zuzendari eta ekoizle donostiarrak Sabino Aranaren ‘biopic’-a egin du. Euskal Telebistan izango da laster ikusgai. Sabino Aranaren filmean Jose Ramon Soroiz, Oihana Maritorena eta Jose Mari Berasategi aktore donostiarrek parte hartu dute, besteak beste.