Dendari eta ostalarientzat euskara ikastaroak antolatu dituzte
Martxoan hasiko dira eta otsailaren 15a bitartean egongo da izen emateko epea zabalik
Udaleko Euskara Zerbitzuak dendari eta ostalarientzat neurrira prestatutako ikastaroak antolatu ditu. Hizkuntzaren ezagutzan eta komunikazio gaitasunean urratsak emateko ikastaroak izango dira. Lan esparruko egoera arruntei aurre egiteko edukiak jorratuko dituzte: oinarrizko hiztegia, agurrak, ohiko egoeren simulazioak, errotuluak… Euskaraz idazteko eskola bereziak emango dituzte, halaber. Gutunak, ordainagiriak, faxak eta bestelako testuak idazteko tresnak eskainiko dizkiete.
Martxoan hasiko dira ikastaroak eta hiruzpalau hilabete iraungo dute. Izen emateko epea otsailaren 15ean bukatuko da. Euskaraz trebatzeko gogoa dutenek, beraz, Euskara Zerbitzuak Konstituzio plazan dituen bulegoetara jo beharko dute, www.merkatari.com edo www.euskaraz.net webguneetan kontsultatu ala sektoreko elkarteren batean (Dendass, Auzoa…) eman dezakete izen.
Oinarrizko bi ikastaroak 60 ordukoak dira eta 60 euro ordaindu behar dira bakoitzarengatik. Idazteko gaitasuna hobetzeko ikastaroak, berriz, 25 ordukoak dira eta 30 € balio dute. HABEk eta udalak diruz lagundutako dituzte ikastaroak.


